BESTEAK ETA NI... GERTU ETA URRUTI (SAIOA 2)
Bigarren saioan landutako gaia jatorri aniztasuna izan zen, non horietatik gizartean sortzen diren aurreiritzi eta estereotipoak ikusi genituen. Gauzatutako ariketen bidez lortu nahi den helburua gai honen inguruan pertsonen portaerei, jarrerei eta aurreiritziei buruzko hausnarketa sakona egitea da, bizitzan jatorri desberdina duten pertsonekin topo egiten dugunean. Horretarako, saioan egindako lehen ariketan emigrante eta inmigrante hitzak definitu genituen, eta inmigrantea den pertsona baten adibidea pentsatu genuen eta bere ezaugarriak idatzi genituen; honen bidez, hitzen esanahia eta horien arteko desberdintasunak ezaugutu eta ulertu genituen, eta ondoren adibide zehatz batean pentsatuz gure aurreiritziak azaleratu eta horietaz ohartu ginen. Ondoren, Doll test bideoa ikusi genuen, non gai honen aurrean txikitatik pertsonek barneratuta daukagun jarreraz eta ideiez jabetu ginen. Gainera, la noche de bideoa eta disneyeko pelikuletako eszena batzuen irudiak ikusi genituen, non komuni