Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como zinea

Artearekin jolasten!!!

Imagen
IKERTZE  Hurrengo egunean, Ikertze Kultur Elkartearen eskutik Unrwakoekin ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan genuen artea abiapuntutzat hartuz. Bi taldeetan banatu ginen eta batzuk zinemarekin lotutako tailerra gauzatu zuten, non kortometraje bat egin zuten eta besteok eskulanetara bideratutako tailerra egin genuen, zeinetan gure irudimena erabiliz "ezberdinez" betetako barkuak egin genituen.  Batetik, arte tailerrekoek, haurrei aniztasuna marrazki eta irudi ezberdinen bidez azaltzea zuten helburu, kontzeptua bera ulergarriagoa izateko. Horretarako, talde txikietan jarri eta bakoitzak itsasontzi moduko bat sortu zuen, barruan forma ezberdinetako pertsonaiekin, Bestalde, zinema tailerrekoek irudiaren inguruko oinarri teoriko batzuk jaso ondoren, binaka jarri eta bost segunduko bideo bat sortu behar izan zuten, stop motion teknika baliatuz eta protagonista “nakba” (palestinarren giltza) zelarik, lehen aipatutako kortometrajea. Gu lauko taldea garenez, bi eta bi banatu g...