Errealitatea ezagutuz...
Oraingoan Begisare Elkartea bisitan etorri da gure fakultatera, ikusmen-urritasunaren inguruko sentsibilizazio eta kontzienziazio saio bat ematera. Hitzaldian ikusmen urritasuna duten pertsonen egunerokotasuna ezagutu genuen, gizarteak eragindako zailtasunak eta oztopoak ezagutu eta baita haien gaitasunak ere. Guri pertsonalki, errealitatea hain gertu ikusteak haiekin enpatizatzea eragin zigun, baina bereziki haunsartzera bultzatu gaituen ideia garrantzitsua honako hau da: "ikusmen-urritasuna duten pertsonak ez direla soilik pertsona itxuak"; beste era batera esanda, izkutuan edo atzean geratzen dira errealitate desberdin ugari, eta errealitate horien alderdiez ohartarazteko eta horiek sakonki eta modu zuzen eta praktiko batean ezagutzeko aukera izan genuen. Aipatzen dugun modu zuzen eta praktiko hori, ikusmen zailatasunak dituzten pertsonen paperean jartzeko jarduera bat izan zen. Honek haien errelitate ezberdin eta anitzak gertutik ezagutzeko balio izan gaitu; alderdi emo...