Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como jatorri aniztasuna

Palestinatik gertu...

Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentzia, Unrwa izenekoa etorri da oraingoan hitzaldi bat ematera. Izenburuan ikusi dezakezuen bezala Palestinatik gertu egoteko aukera izan genuen, modu batera edo bestera haien errealitate gordina are gehiago ezagutu genuen, Palestinako mutil baten eskutik. Bertan bizitako eta jasandako sufrimendua, zorigaitza, askatasun eza, errepresioa eta zapalkuntza argazki eta bizipenen bidez erakutsi zizkigun.  Gu, oro har, hobeto ohartu eta konturatu ginen hango bizitza nolako den, eta hango pertsonen azalean berehala jarri ginen, erabat hunkituta. Ez da bidezkoa munduan jendea horrela bizitzea, denetarik falta zaie, baita oinarrizko beharrak ere, hala nola edateko ura, ez dute argindarrik, botikak eskuratzeko zailtasun izugarriak...  Gainera, uneoro kontrolpean bizi dira, esate baterako, ezin dira herritik irten justifikatu gabe, ordutegiak dituzte herrira sartzeko eta militarrak atea ixtean debekatuta dute sartzea...zer...

BESTEAK ETA NI... GERTU ETA URRUTI (SAIOA 2)

Bigarren saioan landutako gaia jatorri aniztasuna izan zen, non horietatik gizartean sortzen diren aurreiritzi eta estereotipoak ikusi genituen. Gauzatutako ariketen bidez lortu nahi den helburua gai honen inguruan pertsonen portaerei, jarrerei eta aurreiritziei buruzko hausnarketa sakona egitea da, bizitzan jatorri desberdina duten pertsonekin topo egiten dugunean.  Horretarako, saioan egindako lehen ariketan emigrante eta inmigrante hitzak definitu genituen, eta inmigrantea den pertsona baten adibidea pentsatu genuen eta bere ezaugarriak idatzi genituen; honen bidez, hitzen esanahia eta horien arteko desberdintasunak ezaugutu eta ulertu genituen, eta ondoren adibide zehatz batean pentsatuz gure aurreiritziak azaleratu eta horietaz ohartu ginen. Ondoren, Doll test bideoa ikusi genuen, non gai honen aurrean txikitatik pertsonek barneratuta daukagun jarreraz eta ideiez jabetu ginen. Gainera, la noche de bideoa eta disneyeko pelikuletako eszena batzuen irudiak ikusi genituen, non ko...