Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como bizipenen gogoeta txokoa

KREATIBITATEA GARATUZ...

Esan beharra daukat nire imajinazioa, kreatibitatea...osos mugatua dela, eta hobetzeko bhearrean nagoela irakaslea izango banaiz. Ikertze taldekoei esker, artelanen eta zine-lanen munduan murgildu ninzten, zertzelada batzuk besterik ez, hala ere nahikoa izan da jakieko esperru hori gehiago menperatu behar dudala, batez ere, zine eta edizio mundua.  Prozesua hasi besterik ez da egin eta hobetzeko, garatzeko, ikasteko, formatzeko prest nago, profesionalki garatzen laguntzen badit. Ziur nago pixkanaka eta gutxibarru mundu horretan oso gustura eta gogor ariko naizela, neure bihurtuz... Segurtasunarkein eta konfiantzarekin dena lortuko dut!!!

JARRERA ALDATZEN...

Oraingoan, Mohanmmed-ek kontatutako bizipenaren inguruan hausnarketa txiki bat egitera nator. Bere egoera, familiaren egoera, eta palestinarren egoera orokorrean zein latza den benetan konturatzean, ezin izan nuen malkoei eutsi. Egia esan ez dakit zergati, edo berak sufritu beharreko guztiagatik edo nire jarreragatik. Ni hemen bizi naiz, leku zoragarri batean, pertsona bikainez inguraturik, denetik edukiz baita askatasuna ere...baina ez dut baloratze ditudan pribilegio guztiak.  Beraz, nire jarrera aldatzen hatseko leehn pausoa dela aitortu beharra daukat.... egunero eskerrak emanez dauakadan guztiagatik. Neure buruari "zein ondo bizi naizen" esaldia errepikatu dut txorakeriez ahatuz horrela...  Nire jarrera aldaketa gustatuko litzaidake iraskasle naizenean nire ikasle direnei transmititzea, baita inguru familiarrean ere, denak zoriontsuagoa izango baikara...        

HitzKeta

HitzKeta  Gaurkoan IKT ikasgaian online bidezko hitzaldi bat izan dugu Haur Hezkuntzako Graduko ikasle garen neurrian eta etorkizun batean irakasle izango garen horretan asko lagundu eta aberastu dakiguken alderdi baten inguruan: haurrentzako euskal abesti, olerki eta liburu bildumak. Hitzaldia Hitzketa web orrialdearen egileen eskutik izan zen.  Web orrialdea hau, 2017-2018 ikasturtean hasitako proiektua da, eta Donostiako Irakasle Eskolan azken ikasturtea burutzen dabiltzan lau ikasleren eskolako lan batean du abiapuntua. Lan haren helburua, hain zuzen ere, interes komunak zituzten ikasleak bildu eta, interes horiek oinarri hartuta, teknologia berriak erabiliko zituen proiektu bat sortzea zen. Irakasle Eskolako ikasleak hezkuntzaren inguruko jakin-nahiak zituzten; baina, batez ere, euskararen eta, oro har, euskal kulturaren gaineko interes eta maitasunak batu zituen, ondoren HitzKeta izena hartu zuen taldeak.  Beraz, haien lanaren funtsa zein izango zen, argi zegoen: e...

Euskara nire bizitzan...

Gaurkoan Kike Amonarriz soziolinguista  etorri da euskararen egoerari buruz hitz egitera, bilakerari buruz, ondoren mundu mailakko kezkez aritu da, eta baita hezkuntza-hizkuntzarekin lotutako alderdiez hitz egin du.  Txoko honetan nire esperientzia edo maila pertsonalago batetik hitz egingo dut, eta hasteko euskara den hizkuntzarekin dudan harremana nahasia izan da.  Txikitatik familia esparruan bereziki ama eta ahiaparekin esukaraaz egin izan dut, baina gaztarora iritsi eta kuadrila osatu nuenean erdaraz hitz egiteari ekin nion, euskara alde batera utziz, bai familian zein kalean. Orain pentsatuz izugarrizko amorrua ematen dit, nire hitz egiteko jariotasuna oztopatua izan zelako; alde batetik, testuinguru ez mesedegarri batean nengoelako eta bestetik, nire ahaleginak euskaraz hitz egiten jarraitzeko oso eskasak izan zirelako, hau da, nik euskaraz hitz egiten banuen zergatik egun batetik bestera "desagertu" zen nire burutik edo hobeto esanda nire ahotik.   Urtea...

Ongi etorri txokora!!!

Imagen
Oraingoan aniztasuna da ardatza, bai moduloko gaia zein biziko eta jasoko ditugun hitzaldi, formazio eta esperientzia ezberdinen erreferentzia nagusia.  Bizi, ikasi eta barneratutako guztia, baita horiek sortzen dizkidan sentimendu, emozio eta ideia aditzera emango ditut txoko honetan, hau da, maila pertsonalago batetik sortutako hausrnarketa txikiak idatziko ditu bloga osatze aldera. Blog honetan nirekin batera aberastuko zaretelakoan, idaztearen eta irakurketaren bidez hobeto barneratuko duzuelakoan nago!!!  Besterik gabe...