Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como hitzaldia

HitzKeta

HitzKeta  Gaurkoan IKT ikasgaian online bidezko hitzaldi bat izan dugu Haur Hezkuntzako Graduko ikasle garen neurrian eta etorkizun batean irakasle izango garen horretan asko lagundu eta aberastu dakiguken alderdi baten inguruan: haurrentzako euskal abesti, olerki eta liburu bildumak. Hitzaldia Hitzketa web orrialdearen egileen eskutik izan zen.  Web orrialdea hau, 2017-2018 ikasturtean hasitako proiektua da, eta Donostiako Irakasle Eskolan azken ikasturtea burutzen dabiltzan lau ikasleren eskolako lan batean du abiapuntua. Lan haren helburua, hain zuzen ere, interes komunak zituzten ikasleak bildu eta, interes horiek oinarri hartuta, teknologia berriak erabiliko zituen proiektu bat sortzea zen. Irakasle Eskolako ikasleak hezkuntzaren inguruko jakin-nahiak zituzten; baina, batez ere, euskararen eta, oro har, euskal kulturaren gaineko interes eta maitasunak batu zituen, ondoren HitzKeta izena hartu zuen taldeak.  Beraz, haien lanaren funtsa zein izango zen, argi zegoen: e...

Palestinatik gertu...

Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentzia, Unrwa izenekoa etorri da oraingoan hitzaldi bat ematera. Izenburuan ikusi dezakezuen bezala Palestinatik gertu egoteko aukera izan genuen, modu batera edo bestera haien errealitate gordina are gehiago ezagutu genuen, Palestinako mutil baten eskutik. Bertan bizitako eta jasandako sufrimendua, zorigaitza, askatasun eza, errepresioa eta zapalkuntza argazki eta bizipenen bidez erakutsi zizkigun.  Gu, oro har, hobeto ohartu eta konturatu ginen hango bizitza nolako den, eta hango pertsonen azalean berehala jarri ginen, erabat hunkituta. Ez da bidezkoa munduan jendea horrela bizitzea, denetarik falta zaie, baita oinarrizko beharrak ere, hala nola edateko ura, ez dute argindarrik, botikak eskuratzeko zailtasun izugarriak...  Gainera, uneoro kontrolpean bizi dira, esate baterako, ezin dira herritik irten justifikatu gabe, ordutegiak dituzte herrira sartzeko eta militarrak atea ixtean debekatuta dute sartzea...zer...

"IRAKASLE EUSKAL HERRIAN"

  “ Elebitasunak euskara eta katalanak hil egingo ditu, eleaniztasunak salbatu egingo ditu” - C armen Junyent. Aniztasunaren inguruan hitz egiten jarraituz, Kiker Amonarriz soziolinguista etorri zen euskararen egoerari buruz hitz egitera, eleaniztasunari aipamen berezi bat eman, eta hezkuntza eta irakasleei erreferentzia txiki bat ere egin zion, beste alderdi askoren artean.  Betidanik hezkuntza sistemaren inplikazioa oso handia izan da, orain arte euskararen biziberritze prozesuan lehentasun osoa hezkuntza sistemari eman zaio logikoa dan bezela; hor egin dira inbertsio handienak bai ekonomikoki zein pertsonalki. Azken urteotan D eredua zabaltzearekin batera, haur eta gazteen artean hizkuntzaren ezagutzaren edo gutxienez ulermenaren unibertsalizazioa gertatu da, hala ere erabilera, bereziki, eskola orduz kanpoko esparruetan erabat mugatua da. Beraz, uste dugu hizkuntza gutxitu baten biziberritze prozesua ez dela guztiz lortuko hezkuntza sistemaren esfortzuekin, ez bada euskara...