Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como ideologia aniztasuna

BESTEAK ETA NI...GERTU ETA URRUTI (SAIOA 1)

Lehen saioan landutako gaia ideologia aniztasuna izan zen, non tolerantzia, errespetua eta enpatia bezalako balio demokratikoak izan ziren ardatz. Saio honen helburua gure jarrerak zeintzuk diren ikustea izan zen. Balio hauek landu genituen, gizarteko eragileen lekuan jarriz, eta horrela ikuspuntu desberdinak bereganatuz, eta oro har gure posizionamendua zein zen identifikatu genuen, egoera ezberdinen aurrean.  Lehenik eta behin, norberak bere kabuz balioak definitu genituen, horrela horiek ezagutuz, ulertuz eta kokatuz. Bestalde, guk gizartearekiko daukagun tolerantzia, errespetu eta enpatia maila neurtu genituen, eta horrekin lotuta, gaur egun pil pilean dauden gazte eta ertzainen arteko istiluak aztertu, hauen zergatiaren inguruan hausnartu, eta eragile bakoitzaren jarrera ulertu ondoren posizionatu egin ginen. Hirugarren jarduera kafe bat hartzeko eta ez hartzeko famatu bat aukeratzearena izan zen, non bakoitzaren alderdi positiboak eta negatiboak adierazi genituen. Ariketaren ...