Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como kultura aniztasuna

Palestinatik gertu...

Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentzia, Unrwa izenekoa etorri da oraingoan hitzaldi bat ematera. Izenburuan ikusi dezakezuen bezala Palestinatik gertu egoteko aukera izan genuen, modu batera edo bestera haien errealitate gordina are gehiago ezagutu genuen, Palestinako mutil baten eskutik. Bertan bizitako eta jasandako sufrimendua, zorigaitza, askatasun eza, errepresioa eta zapalkuntza argazki eta bizipenen bidez erakutsi zizkigun.  Gu, oro har, hobeto ohartu eta konturatu ginen hango bizitza nolako den, eta hango pertsonen azalean berehala jarri ginen, erabat hunkituta. Ez da bidezkoa munduan jendea horrela bizitzea, denetarik falta zaie, baita oinarrizko beharrak ere, hala nola edateko ura, ez dute argindarrik, botikak eskuratzeko zailtasun izugarriak...  Gainera, uneoro kontrolpean bizi dira, esate baterako, ezin dira herritik irten justifikatu gabe, ordutegiak dituzte herrira sartzeko eta militarrak atea ixtean debekatuta dute sartzea...zer...