Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como aniztasuna

Artearekin jolasten!!!

Imagen
IKERTZE  Hurrengo egunean, Ikertze Kultur Elkartearen eskutik Unrwakoekin ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan genuen artea abiapuntutzat hartuz. Bi taldeetan banatu ginen eta batzuk zinemarekin lotutako tailerra gauzatu zuten, non kortometraje bat egin zuten eta besteok eskulanetara bideratutako tailerra egin genuen, zeinetan gure irudimena erabiliz "ezberdinez" betetako barkuak egin genituen.  Batetik, arte tailerrekoek, haurrei aniztasuna marrazki eta irudi ezberdinen bidez azaltzea zuten helburu, kontzeptua bera ulergarriagoa izateko. Horretarako, talde txikietan jarri eta bakoitzak itsasontzi moduko bat sortu zuen, barruan forma ezberdinetako pertsonaiekin, Bestalde, zinema tailerrekoek irudiaren inguruko oinarri teoriko batzuk jaso ondoren, binaka jarri eta bost segunduko bideo bat sortu behar izan zuten, stop motion teknika baliatuz eta protagonista “nakba” (palestinarren giltza) zelarik, lehen aipatutako kortometrajea. Gu lauko taldea garenez, bi eta bi banatu g...

IPUIN LANKETA

Imagen
  Gelan irakurri eta landu ditugun ipuin guztiak aniztasunaren trataera egiteko oso egokiak eta baliagarriak direla uste dugu. Haur Hezkuntzan ipuinen kontaketa zein irakurketa gauzatzea irakasleok izan behar dugun gaitasun funtsezkoenetako bat da. Horretarako, lehenik eta behin kontaketa eta irakurketaren arteko bereizketa egitea ezinbestekoa da, alde batetik, kontaketa geure hitzekin testuak dioena azaltzea da, eta bestetik, irakurketa ipuinaren testua literalki irakurtzean datza.  Bestalde, ipuinen lanketan alde batetik, aukeraketaren garrantzia azpimarratu nahi dugu. Kasu honetan, aniztasunaren inguruko gairen bati buruz jarduten duen ipuin bat aukeratu behar dugu. Horretarako, ipuina arretaz irakurri eta transmititzen dituen balioak eta ideiak aztertu behar dira; oro har, ipuina interesgarria eta baliagarria den aztertzea eta baloratzea ezinbestekoa da, ondoren horien lanketa gauzatu ahal izateko ikasleekin.  Bestetik, lanketa egiteko ezinbestekoak dira bai edukia ze...