Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como MODULUA

AZKEN POSTA

Imagen
Ia konturatu gabe, bidaia honen amaierara iritsi gara! Lan modular oso aberasgarria izan da, batez ere gaiagatik eta hau lantzeko moduagatik, hau da, ez gara mugatu edukien edo kontzeptuen alderdi teorikoa lantzera, baizik eta modu praktikoan eta, batez ere, desberdin batean egin dugu. Beraz, lanari amaiera emateko, azken post honetan, lau hileko honen laburpen txiki bat egingo dugu. Ibilbide honen lehen etapan, aniztasun hitzak biltzen dituen ñabardura guztiak ezagutzen hasi ginen. Horretarako, Haur Hezkuntzarako Hizkuntzaren Didaktikaren Oinarriak Testuinguru Eleanitzetan ikasgaiaren eskutik ipuinen bidez aniztasunaren bidean jarri ginen. Horretarako, Ipuin Lanketa deritzon ariketa gauzatu genuen, non aniztasunaren gaia jorratzen zuen ipuin bat aukeratu behar izan genuen, eta hura gainerako ikaskideen aurrean kontatu. Jarduera hori erronka bat izan zen, baina, aldi berean, ikaskuntza bat, hau da, batetik, aniztasunaren oinarrizko ideiak zabaltzeko aukerak eman zizkigun, eta besteti...

Artearekin jolasten!!!

Imagen
IKERTZE  Hurrengo egunean, Ikertze Kultur Elkartearen eskutik Unrwakoekin ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan genuen artea abiapuntutzat hartuz. Bi taldeetan banatu ginen eta batzuk zinemarekin lotutako tailerra gauzatu zuten, non kortometraje bat egin zuten eta besteok eskulanetara bideratutako tailerra egin genuen, zeinetan gure irudimena erabiliz "ezberdinez" betetako barkuak egin genituen.  Batetik, arte tailerrekoek, haurrei aniztasuna marrazki eta irudi ezberdinen bidez azaltzea zuten helburu, kontzeptua bera ulergarriagoa izateko. Horretarako, talde txikietan jarri eta bakoitzak itsasontzi moduko bat sortu zuen, barruan forma ezberdinetako pertsonaiekin, Bestalde, zinema tailerrekoek irudiaren inguruko oinarri teoriko batzuk jaso ondoren, binaka jarri eta bost segunduko bideo bat sortu behar izan zuten, stop motion teknika baliatuz eta protagonista “nakba” (palestinarren giltza) zelarik, lehen aipatutako kortometrajea. Gu lauko taldea garenez, bi eta bi banatu g...

Palestinatik gertu...

Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentzia, Unrwa izenekoa etorri da oraingoan hitzaldi bat ematera. Izenburuan ikusi dezakezuen bezala Palestinatik gertu egoteko aukera izan genuen, modu batera edo bestera haien errealitate gordina are gehiago ezagutu genuen, Palestinako mutil baten eskutik. Bertan bizitako eta jasandako sufrimendua, zorigaitza, askatasun eza, errepresioa eta zapalkuntza argazki eta bizipenen bidez erakutsi zizkigun.  Gu, oro har, hobeto ohartu eta konturatu ginen hango bizitza nolako den, eta hango pertsonen azalean berehala jarri ginen, erabat hunkituta. Ez da bidezkoa munduan jendea horrela bizitzea, denetarik falta zaie, baita oinarrizko beharrak ere, hala nola edateko ura, ez dute argindarrik, botikak eskuratzeko zailtasun izugarriak...  Gainera, uneoro kontrolpean bizi dira, esate baterako, ezin dira herritik irten justifikatu gabe, ordutegiak dituzte herrira sartzeko eta militarrak atea ixtean debekatuta dute sartzea...zer...

Errealitatea ezagutuz...

Imagen
Oraingoan Begisare Elkartea bisitan etorri da gure fakultatera, ikusmen-urritasunaren inguruko sentsibilizazio eta kontzienziazio saio bat ematera. Hitzaldian ikusmen urritasuna duten pertsonen egunerokotasuna ezagutu genuen, gizarteak eragindako zailtasunak eta oztopoak ezagutu eta baita haien gaitasunak ere. Guri pertsonalki, errealitatea hain gertu ikusteak haiekin enpatizatzea eragin zigun, baina bereziki haunsartzera bultzatu gaituen ideia garrantzitsua honako hau da: "ikusmen-urritasuna duten pertsonak ez direla soilik pertsona itxuak"; beste era batera esanda, izkutuan edo atzean geratzen dira errealitate desberdin ugari, eta errealitate horien alderdiez ohartarazteko eta horiek sakonki eta modu zuzen eta praktiko batean ezagutzeko aukera izan genuen.  Aipatzen dugun modu zuzen eta praktiko hori, ikusmen zailatasunak dituzten pertsonen paperean jartzeko jarduera bat izan zen. Honek haien errelitate ezberdin eta anitzak gertutik ezagutzeko balio izan gaitu; alderdi emo...

"IRAKASLE EUSKAL HERRIAN"

  “ Elebitasunak euskara eta katalanak hil egingo ditu, eleaniztasunak salbatu egingo ditu” - C armen Junyent. Aniztasunaren inguruan hitz egiten jarraituz, Kiker Amonarriz soziolinguista etorri zen euskararen egoerari buruz hitz egitera, eleaniztasunari aipamen berezi bat eman, eta hezkuntza eta irakasleei erreferentzia txiki bat ere egin zion, beste alderdi askoren artean.  Betidanik hezkuntza sistemaren inplikazioa oso handia izan da, orain arte euskararen biziberritze prozesuan lehentasun osoa hezkuntza sistemari eman zaio logikoa dan bezela; hor egin dira inbertsio handienak bai ekonomikoki zein pertsonalki. Azken urteotan D eredua zabaltzearekin batera, haur eta gazteen artean hizkuntzaren ezagutzaren edo gutxienez ulermenaren unibertsalizazioa gertatu da, hala ere erabilera, bereziki, eskola orduz kanpoko esparruetan erabat mugatua da. Beraz, uste dugu hizkuntza gutxitu baten biziberritze prozesua ez dela guztiz lortuko hezkuntza sistemaren esfortzuekin, ez bada euskara...

BESTEAK ETA NI... GERTU ETA URRUTI (SAIOA 2)

Bigarren saioan landutako gaia jatorri aniztasuna izan zen, non horietatik gizartean sortzen diren aurreiritzi eta estereotipoak ikusi genituen. Gauzatutako ariketen bidez lortu nahi den helburua gai honen inguruan pertsonen portaerei, jarrerei eta aurreiritziei buruzko hausnarketa sakona egitea da, bizitzan jatorri desberdina duten pertsonekin topo egiten dugunean.  Horretarako, saioan egindako lehen ariketan emigrante eta inmigrante hitzak definitu genituen, eta inmigrantea den pertsona baten adibidea pentsatu genuen eta bere ezaugarriak idatzi genituen; honen bidez, hitzen esanahia eta horien arteko desberdintasunak ezaugutu eta ulertu genituen, eta ondoren adibide zehatz batean pentsatuz gure aurreiritziak azaleratu eta horietaz ohartu ginen. Ondoren, Doll test bideoa ikusi genuen, non gai honen aurrean txikitatik pertsonek barneratuta daukagun jarreraz eta ideiez jabetu ginen. Gainera, la noche de bideoa eta disneyeko pelikuletako eszena batzuen irudiak ikusi genituen, non ko...

BESTEAK ETA NI...GERTU ETA URRUTI (SAIOA 1)

Lehen saioan landutako gaia ideologia aniztasuna izan zen, non tolerantzia, errespetua eta enpatia bezalako balio demokratikoak izan ziren ardatz. Saio honen helburua gure jarrerak zeintzuk diren ikustea izan zen. Balio hauek landu genituen, gizarteko eragileen lekuan jarriz, eta horrela ikuspuntu desberdinak bereganatuz, eta oro har gure posizionamendua zein zen identifikatu genuen, egoera ezberdinen aurrean.  Lehenik eta behin, norberak bere kabuz balioak definitu genituen, horrela horiek ezagutuz, ulertuz eta kokatuz. Bestalde, guk gizartearekiko daukagun tolerantzia, errespetu eta enpatia maila neurtu genituen, eta horrekin lotuta, gaur egun pil pilean dauden gazte eta ertzainen arteko istiluak aztertu, hauen zergatiaren inguruan hausnartu, eta eragile bakoitzaren jarrera ulertu ondoren posizionatu egin ginen. Hirugarren jarduera kafe bat hartzeko eta ez hartzeko famatu bat aukeratzearena izan zen, non bakoitzaren alderdi positiboak eta negatiboak adierazi genituen. Ariketaren ...

IPUIN LANKETA

Imagen
  Gelan irakurri eta landu ditugun ipuin guztiak aniztasunaren trataera egiteko oso egokiak eta baliagarriak direla uste dugu. Haur Hezkuntzan ipuinen kontaketa zein irakurketa gauzatzea irakasleok izan behar dugun gaitasun funtsezkoenetako bat da. Horretarako, lehenik eta behin kontaketa eta irakurketaren arteko bereizketa egitea ezinbestekoa da, alde batetik, kontaketa geure hitzekin testuak dioena azaltzea da, eta bestetik, irakurketa ipuinaren testua literalki irakurtzean datza.  Bestalde, ipuinen lanketan alde batetik, aukeraketaren garrantzia azpimarratu nahi dugu. Kasu honetan, aniztasunaren inguruko gairen bati buruz jarduten duen ipuin bat aukeratu behar dugu. Horretarako, ipuina arretaz irakurri eta transmititzen dituen balioak eta ideiak aztertu behar dira; oro har, ipuina interesgarria eta baliagarria den aztertzea eta baloratzea ezinbestekoa da, ondoren horien lanketa gauzatu ahal izateko ikasleekin.  Bestetik, lanketa egiteko ezinbestekoak dira bai edukia ze...

PRIMEROS PASOS DE MI BLOG/ NIRE BLOGAREN LEHEN URRATSAK

Imagen
Kaixo,  Ongi etorri nire blogera, ni Leire Beriain naiz, Haur Hezkuntzako bigarren mailako ikaslea.  Bigarren lau hileko honetan blog bat sortu dut eta hitzaldien hausnarketak, lanak, taldean eginiko moduluaren inguruko lanketak... igoko ditut zuek eskuragarri izan ditzazuen.  Gure modulu taldea neska-mutilak izenekoa da, Ane Cuadradok, Ibai Etxabek, Xuban Etxeberriak eta laurok osatzen dugu. Pixkanaka pixkanaka elikatzen eta aberasten joango gara blog-a aniztasunaren inguruko ariketa eta bizipen desberdinekin.  Denok ilusio handiarekin hasi dugu moduluko lana, egin ditugun guztietatik erabat desberdina baita eta horrek emozio desberdinak sorrarazten dizkigu, baina bereziki jakin-mina eta interesa.  Espero dugu gure lanetak guk bizitzen ditugun esperientzietara gerturatzea, horietatik aberastea eta asko ikastea... Gaur IKTko saioekin hasi gara, eta salbuespen gisa egin dugu, Covid-19aren ondorioz bizi dugun egoeragatik. Saioa online izan dugu, hau da, ikasl...