Ia konturatu gabe, bidaia honen amaierara iritsi gara! Lan modular oso aberasgarria izan da, batez ere gaiagatik eta hau lantzeko moduagatik, hau da, ez gara mugatu edukien edo kontzeptuen alderdi teorikoa lantzera, baizik eta modu praktikoan eta, batez ere, desberdin batean egin dugu. Beraz, lanari amaiera emateko, azken post honetan, lau hileko honen laburpen txiki bat egingo dugu. Ibilbide honen lehen etapan, aniztasun hitzak biltzen dituen ñabardura guztiak ezagutzen hasi ginen. Horretarako, Haur Hezkuntzarako Hizkuntzaren Didaktikaren Oinarriak Testuinguru Eleanitzetan ikasgaiaren eskutik ipuinen bidez aniztasunaren bidean jarri ginen. Horretarako, Ipuin Lanketa deritzon ariketa gauzatu genuen, non aniztasunaren gaia jorratzen zuen ipuin bat aukeratu behar izan genuen, eta hura gainerako ikaskideen aurrean kontatu. Jarduera hori erronka bat izan zen, baina, aldi berean, ikaskuntza bat, hau da, batetik, aniztasunaren oinarrizko ideiak zabaltzeko aukerak eman zizkigun, eta besteti