Euskara nire bizitzan...

Gaurkoan Kike Amonarriz soziolinguista  etorri da euskararen egoerari buruz hitz egitera, bilakerari buruz, ondoren mundu mailakko kezkez aritu da, eta baita hezkuntza-hizkuntzarekin lotutako alderdiez hitz egin du. 

Txoko honetan nire esperientzia edo maila pertsonalago batetik hitz egingo dut, eta hasteko euskara den hizkuntzarekin dudan harremana nahasia izan da. 

Txikitatik familia esparruan bereziki ama eta ahiaparekin esukaraaz egin izan dut, baina gaztarora iritsi eta kuadrila osatu nuenean erdaraz hitz egiteari ekin nion, euskara alde batera utziz, bai familian zein kalean. Orain pentsatuz izugarrizko amorrua ematen dit, nire hitz egiteko jariotasuna oztopatua izan zelako; alde batetik, testuinguru ez mesedegarri batean nengoelako eta bestetik, nire ahaleginak euskaraz hitz egiten jarraitzeko oso eskasak izan zirelako, hau da, nik euskaraz hitz egiten banuen zergatik egun batetik bestera "desagertu" zen nire burutik edo hobeto esanda nire ahotik.  

Urteak pasa dira eta orain unibertsitateko egoera oso bestelakoa da, hau da, egoera mesedegarri batean nago, euskaldun giro ezinhobe batean, horregatik aukera paregabe hau aprobetxatu behar dut euskaraz gero eta gehiago hitz egiteko, horrela nire ahoan "beragertuz" eta baita nire bihotzean ere. 

Comentarios